Heziketa zikloak
Hezkuntza Eskaintza:
Eraiken Eraikuntza Institutua bezala ezagutzen da Gasteizen. Baina gure prestakuntza-eskaintza askoz haratago doa. Gurekin ikas ditzakezun LHko zikloak bost prestakuntza-familiatan banatzen dira:
- Eraikuntza eta Obra Zibila: etxebizitzen barruko eta kanpoko obrekin zerikusia duen guztia, baita obra zibileko proiektuak ere. Dekorazio, zaharberritze eta eraikuntzako ikasketak. BIM sistemak: eraikuntzan informazioa modelatzea.
- Energia eta Ura: instalazio energetikoekin, energia berriztagarriekin, energia-eraginkortasunarekin eta uraren erabilera eta kudeaketarekin lotutako prestakuntza.
- Instalatze eta Mantentze Lanak: hotz eta bero sistemak, eraikinetako instalazio termikoak eta instalazio eta ekipoen mantentze-lanak.
- Segurtasuna eta Ingurumena: laneko arriskuen prebentzioarekin, istripuen azterketarekin eta ingurumenaren babesarekin lotutako gaitasunak. Jarduera bakoitzaren berezko arriskuak identifikatzeko eta prebentzio eta babes neurriak ezartzeko trebetasuna.
- Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa: zurgintza eta altzarigintza, zurezko egiturak eta altzariak instalatzea. Etengabe aldatzen ari den sektore batean enpresak kudeatzeko gaitasunak.
Jarraian, Eraikenen ematen diren Lanbide Heziketako heziketa-zikloen mailaren araberako zerrenda aurkituko duzu:
Oinarrizkoa
Etxebizitza mantentze lanetako oinarrizko profesionala

Erdi mailako zikloak
Eraikuntzako teknikaria

Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria

Instalazioko eta altzari hornikuntzako teknikaria

Beroa sortzeko instalazioetako teknikaria
IF2
Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikaria

Goi mailako zikloak
Energia eraginkortasuneko eta eguzki energia termikoko goi-mailako teknikaria

Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria

Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria

Arrisku profesionalen prebentziorako goi-mailako teknikaria
PE3
Eraikuntza proiektuetako goi-mailako teknikaria

Eraikuntza-obrak ikuskatzeko eta antolatzeko goi-mailako teknikaria
PC3
Obra Zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria

Espezializazio-Ikastaroa
Eraikinen informazioaren modeloko lanbide heziketa masterra (BIM)
