Heziketa zikloak
Hezkuntza Eskaintza:
Eraiken Eraikuntza Institutua bezala ezagutzen da Gasteizen. Baina gure prestakuntza-eskaintza askoz haratago doa. Gurekin ikas ditzakezun LHko zikloak lau prestakuntza-familiatan banatzen dira:
- Eraikuntza: etxebizitzen barruko eta kanpoko obrekin zerikusia duen guztia, baita obra zibileko proiektuak ere. Dekorazio, zaharberritze eta eraikuntzako ikasketak. BIM sistemak: eraikuntzan informazioa modelatzea.
- Instalazioak eta mantentze-lanak: hotz eta bero sistemak eta eraikinetako instalazio termikoak. Eguzki energiako sistemak, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak.
- Egurra: Zurgintza eta altzarigintza. Zurezko altzariak eta egiturak jartzea. Hazten eta birmoldatzen ari den sektore batean enpresak kudeatzeko gakoak.
- Arriskuen prebentzioa: laneko istripuak prebenitu eta aztertzeko eskumenak. Jarduera bakoitzaren berezko arriskuak detektatzeko eta prebentzio eta babes protokoloak ezartzeko gaitasuna.
Jarraian, Eraikenen ematen diren Lanbide Heziketako heziketa-zikloen mailaren araberako zerrenda aurkituko duzu:
Oinarrizkoa
Etxebizitza mantentze lanetako oinarrizko profesionala
Erdi mailako zikloak
Eraikuntzako teknikaria
Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria
Instalazioko eta altzari hornikuntzako teknikaria
Beroa sortzeko instalazioetako teknikaria
IF2
Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikaria
Goi mailako zikloak
Energia eraginkortasuneko eta eguzki energia termikoko goi-mailako teknikaria
Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria
Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria
Arrisku profesionalen prebentziorako goi-mailako teknikaria
PE3
Eraikuntza proiektuetako goi-mailako teknikaria
Eraikuntza-obrak ikuskatzeko eta antolatzeko goi-mailako teknikaria
PC3
Obra Zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria
Espezializazio-Ikastaroa
Eraikinen informazioaren modeloko lanbide heziketa masterra (BIM)
Ikuskaritza energetikoan lanbide heziketako masterra (AEN)