Menu

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaroa (A edo D ereduan)

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaroa

Identifikazioa

  • Izena: Eraikinen informazioa modelatzea (BIM).
  • Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 990 ordu
  • Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.
  • Jakintza arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.
  • ECTS kredituen baliokidetasuna: 36
  • Hizkuntza: A (gaztelaniaz) edo D (euskaraz)

Prestakuntza plana

  • BIM metodologia (110 ordu)
  • Arkitektura- eta egitura-ereduak (198 ordu)
  • Instalazio mekanikoen ereduak eta jasangarritasuna (154 ordu)
  • Instalazio elektronikoen ereduak eta komunikazioak. (110 ordu)
  • Kontrola, kudeaketa eta aurrekontuak. (88 ordu)
  • Praktikak enpresetan. (330 ordu)

Ereduzko lanpostuak

  • BIM modelatzailea
  • BIM ereduen arduraduna
  • BIM ereduen koordinatzailea
  • BIM managerra

Lortzen diren gaitasunak

  • Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste.
  • BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten.
  • Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren bidez.
  • Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki digitalak eskuratzeko.

Sarbiderako baldintzak

  •  Metal-eraikuntzetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-energia Termikoko Goi-mailako Teknikaria.
  • Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria.
  • Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria.
  • Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria.
Real Decreto 263/2021