Menu

Eraikuntza adimenduneko garapen jasangarrian aditua nola izan

desarrollo sostenible en edificación inteligente

Eraikuntza adimenduneko garapen jasangarria funtsezko lehentasuna da arkitektura garaikidean. Ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin, eraikin berriek energia-eraginkortasun handiagoa dute eta karbono-emisioak murrizten dituzte. Horretarako, bizilagun guztien osasuna eta ongizatea hobetzen duten baliabide naturalak erabiltzen dituzte.

Eta eraikuntzako jardunbide jasangarrien estandar horiek guztiak Eraiken-en graduetan irakasten dira. Ikasleek eraikin adimentsuetako azken iraunkortasun-joerak ikasten dituzte, ingurumena zaintzeko eta hurrengo belaunaldientzat etorkizun bizigarri ona bermatzeko.

Zergatik da garrantzitsua garapen jasangarria eraikuntza adimendunean?

Araba, ‘Passive House’ metodoan oinarritutako etxebizitza familiabakarrak eraikitzeko erraztasuna duen probintzia da. Eredu horrek, eraginkortasun energetiko handieneko eraikuntza mota bat sustatzen du. Estandar horretan oinarritutako etxeek berokuntzarako eta hozteko erabiltzen duten energiaren % 75 baino gehiago aurrezten dute.

Eraikin jasangarri eta adimendunak gorantz doaz. Itxiturarik onenak aurkitzea edo instalaziorik onenak egitea energia-kontsumo nulua lortzeko da etxebizitza berrien helburua. Horretarako, hainbat material eta isolamendu erabiltzen dira, eta horien artean harri-artilezkoak edo lastozkoak daude.

Etxebizitza horiekiko interesa handitu egin denez, merkatuak ez du ia eskulan tekniko nahikorik. Enpresek langile trebatuak eskatzen dituzte, Europak laguntza asko ematen dituelako eraikin adimendunak egiteko. Hori dela eta, ikasketak amaitu bezain laster lana izateko trebatzen dira ERAIKENeko ikasleak.

Trebakuntza jasangarria ERAIKENen

ERAIKENek jasangarritasunari buruzko prestakuntza sustatzen du, eraikuntzara eta instalazioetara bideratutako ziklo guztietan. Gasteizen erreferente den eraikuntza institutuak ia hamarkada bat darama ikasleei garapen iraunkorrari buruz behar duten guztia irakasten. Eta 2025-2026 ikasturtetik aurrera, jasangarritasuna presente egongo da explizituki ikasgai moduan hezkuntza formazio guztietan.

ERAIKENeko eraikuntzako grqadu ertainek Passive House metodoarekin lan egiten dute. Horretarako, eraikin propioa eraikitzen dute eskalan, ezagutzak aplikatzeko. Behin amaituta, eraikin horrek isolamendu edo iragazgaiztasun baldintzak betetzen dituen aztertzen dute, besteak beste, jasangarria eta adimentsua izateko.

Hauek dira eraikuntza adimenduneko garapen jasangarrira bideratutako prestakuntzak:

Erdi mailak:

  • OR2 – Barnealdeko, dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria
  • CC2 – Eraikuntza teknikaria
  • IC2 – Beroa sortzeko instalazioetako teknikaria
  • IF2 – Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikaria

Goi mailak:

  • EE3 – Energia eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikaria
  • ER3 – Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria
  • MI3 – Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria
  • PE3 – Eraikuntza proiektuetako goi-mailako teknikaria
  • OC3 – Eraikuntza obrak ikuskatzeko eta antolatzeko goi-mailako teknikaria

Espezializazio-ikastaroak:

  • BIM – EraikineniInformazioaren modeloko lanbide heziketako masterra
  • AEN – Ikuskaritza energetikoan lanbide heziketako masterra

Berrikusi ERAIKEN-en heziketa-ziklo guztien informazioa eta nola matrikulatu.