Menu

Category : Eraikuntza

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaro BERRIA

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaro BERRIA Lortzen diren gaitasunak Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste. BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten. Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren bidez. Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki digitalak eskuratzeko. Informazioa gehiego, hemen.

OC, PE eta PCko IKASLEAK: Oposizio-lehiaketa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak deitutako lanpostuetarako

Oposizio-lehiaketa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak deitutako lanpostuetarako: Txanda irekiko 18 lanpostu, Eraikuntza Proiektuen titulazioarekin, PE3 Txanda irekiko 14 lanpostu, Obra Zibileko Proiektuen titulazioarekin, PC3 Txanda irekiko 3 lanpostu, Obren Antolaketa eta Kontroleko titulazioarekin, OC3 Maiatzaren 10era arteko epea.   Eskeinitako plazak Titulazio akademikoak Informazio gehiago

Blower door saiakera batera bisita

Alin, Gasteizko etxebizitza baten, lehen blower door saiakeran parte hartzeko aukera izan genuen Eraikeneko ikasle eta irakasleok Ig karraturen, Osean Asquitecturaren Serconeviren eta Trafelcon-ren eskutik. Etxebizitzaren inguruko informazio gehiago: https://igkarratu.com/portfolio/vivienda-unifamiliar-en-ali/ Blower Door saiakeraren inguruko informzioa: http://serconevi.com/?page_id=14

Bioeraikuntza proiektu batera bisita Ollobarrenen

Pasa den asteazkenean,azaroak 27, Ollobarrenen (Nafarroan) Bioeraikuntzan oinarritutako etxebizitza baten eraikuntzara egin zuten Eraikuntzako ikasle batzuk bisita. Goiza Bioeraikuntzaren inguruko azalpenekin hasi zuten, eta ondoren praktikan jarri ahal izan zuten. Eraikuntza sistema hau gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, ingurugiroan eragin gutxiko materialekin edo material ekologikoekin lan egiten dute, kasu honetan lastoa eta buztinarekin, eta eraikuntzan gure ekarpen txikia egiteko aukera ere izan dugu.

Oinezkoentzat bidea Eraikenen sarreran

Egun Eraikenen sarreran dagoen oinezkoentzako bidean andamio batek ostopatzen du, beraz , ibilgailuak eta oinezkoak bide berdinetik ibiltzen dira,honek dakartzan arriskuekin. Prebentzioko eta Egurreko 2.mailako ikasleek, Eraikuntzako ikasle baten laguntzaz, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea mugatzea erabaki dute, arriskuak murriztuz.