Gaur une berezia bizi izan dugu Eraiken-en: gure ikasleek ziklo amaierako ekitaldia ospatu dute, emozioz, harrotasunez eta etorkizunerako ilusioz beteriko unea.
Eraikeneko lantalde osoaren partetik, zorte on handiena opa dizuegu zuen ibilbide profesionalean zein bizitza pertsonalean. Etapa berri bat hasten da: batzuk lan munduan murgilduko zarete, beste batzuk prestakuntzarekin jarraituko duzu. Aukeratzen duzuena aukeratuta ere, gogoratu beti izango dituzuela Eraikeneko ateak zabalik.
Eskerrik asko gure familiaren parte izateagatik. Laster arte, eta zorte on!