Menu

HIDROGENOA

  • Share

Proyecto details

PRESTAKUNTZA-ZIKLOETAN TXERTATZEKO HIDROGENOA SORTU, BILTEGIRATU, GARRAIATU, BANATU ETA ERABILTZEARI BURUZKO UNITATE DIDAKTIKOAK EGITEA.

ERAIKENek, beste hiru instituturekin eta Aragoiko hidrogenoaren teknologia berriak garatzeko Fundazioarekin batera, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren eta enplegurako esparruan berrikuntza- eta ikerketa-proiektu aplikatuak garatzeko eta ezagutza transferitzeko norgehiagoka-araubideko laguntzen deialdian parte hartu du.
Laguntzen helburua da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek eta enpresek edo erakundeek elkarrekin parte hartzen duten proiektuak finantzatzea, teknologia- eta ingurumen-berrikuntzarako eta digitalizazioarekin lotutako lanbide-gaitasunak garatzeko.
Lanbide Heziketako Idazkaritza Nagusiaren ebazpenaren arabera, gure proiektua 41. zk. hautatua izan zen, 67,30eko puntuazioarekin eta 220,000 euroko aurrekontuarekin.
Epe labur eta ertainean hidrogeno berriztagarria sortzeko proiektuak garatzen ari dira, gaur egun gas naturaletik sortzen den hidrogenoa ordezkatzeko.
Proiektu honen bidez unitate didaktikoak eta erakusleak sortzen gabiltza; instalazioen arloan, prestakuntza eta entrenamendua izan dezaten gure ikasleek hidrogeno berriztagarria ekoizteko, biltegiratzeko, banatzeko eta, gure kasuan, erregai gisa erabiltzeko. Izan ere, lan-merkatuak langile kualifikatuak beharko ditu teknologia horietan.

Hasi berria den teknologia hori merkatuan sartzen ari da, eta lan-merkatua izaten ari den bilakaerara egokitzeko beharrezkoa da ikasleak prestatzea Energia eta ura, Instalazioa eta mantentze-lanak eta Segurtasuna eta ingurumena lanbide-heziketako familien barruan besteak beste.

Parte hartzen duten ikastetxeak:

Erakunde parte-hartzailea

Cliente

Recently in Proyecto