Azaroaren 26an eta 27an Arabako LHko enplegagarritasunari buruzko jardunaldiak egin ziren. Asteartean, hilak 26, zehazki, Arabako Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta egon zen, eta ERAIKENek 2IF2 eta 2OC3ko ikasleak eta Enrique irakaslea bertaratu ziren. Hainbat «Enplegagarritasunerako tailerrak» landu ziren (enplegua bilatzea, marka pertsonala, talentua, Ampea Teach…), eta LHko ikasleen eta profesionalen testigantzekin osatutako mahai-inguru batekin amaitu zen saioa.
Asteazkenean, hilak 27, «Enplegu Azoka» izan zen, LHko tituludunen eta Arabako enpresen arteko 15 minutuko elkarrizketekin.