Menu

BIM: non ikasi Building Information Modeling Gasteizen

BIM estudiar en Vitoria Eraiken Building Information Modeling

BIM metodologia, egun, erakundeen eskakizun bat da obra kontratu askotan: denbora eta kostuak aurrezten dituen lan kolaboratiboa. Azpiegitura baten diseinua, eraikuntza eta mantentze-lanak denbora errealean koordinatzen ditu Building Information Modeling-ek.

Nola funtzionatzen du BIMek? Hodeiko kudeaketa-sistema batek gremio bakoitzaren erabakiak partekatzen ditu, eta 3Dko diseinu birtual eta errealista bat sortzen du, gero obra errealean aplikatuko diren elementu guztiekin. BIMekin lan egiteko, horretan trebatutako pertsonak behar dira. Eta enpresek, askotan, ez dute horrelako profesionalik izaten. Aurrea hartu gainerakoei eta trebatu BIMen inor baino lehen, Gasteiztik atera gabe.

Eraikenen, Gasteizen, duzu Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) lanbide heziketako masterra. 990 orduko ikastaroa, horietatik 330 ordu enpresan praktikak egiteko. Etengabeko formakuntza dauden goi-mailako teknikarientzat edo ikasketak osatu nahi dituzten ikasleentzat. Irteera profesionala BIMeko LHko master honekin bermatuta dago. Deitu 945 001 200 telefonora eta eskuratu informazio gehiago!

Gasteizko Eraikenen BIM Masterrak ondorengo modulu hauek ditu:
  • BIM metodologia (110 ordu)
  • Arkitektura- eta egitura-ereduak (198 ordu)
  • Instalazio mekanikoen ereduak eta jasangarritasuna (154 ordu)
  • Instalazio elektronikoen ereduak eta komunikazioak. (110 ordu)
  • Kontrola, kudeaketa eta aurrekontuak. (88 ordu)

2030erako nahitaezkoa

2022an, kontratu publikoen %1,4k bakarrik eskatzen zuten BIM, baina Gobernuak hurrengo urteetan %20-25 arte haztea espero du. Oraindik uste duzu BIM ikastea ez dela beharrezkoa?

Zergatik aurrezten ditu kostuak eta denbora BIMek?

BIMek obra baten lan guztiak integratzen ditu eta baita fase guztiak ere: hasierako ideia, proiektuaren diseinua, exekuzio proiektua eta eraikuntza. Obra bat eraisteko fasean ere sar daiteke. Erabaki bakoitza gauzatu aurretik, hodeian sortutako eredu birtualean irudikatzen da. Gainera, zenbait jarduketaren aurrean erantzuna emateko hipotesiak ere eskaintzen ditu.

BIMekin ia ez dago ustekaberik. Eta, halakorik bada, erantzun erraza izango dute modelatzearen eta lankidetzaren bidez. Eraiken BIM LHko masterrak erakutsiko dizu nola erabili softwarea eta nola aplikatu ezagutzak proiektu bakoitzean.
Building Information Modeling Vitoria Eraiken

Orain arte, azpiegitura bat faseka sortzen zen, musikari bakarlariak balira bezala. Arkitektoak edo ingeniariak obra diseinatzen zuen, gremioek obra gauzatzne duten, eta gero beste talde batek mantentzen zuen.

BIMekin, obraren fase baten eta bestearen arteko koordinazioa erabatekoa da: solistak orkestra batean integratzen dira. Guztiek dute diseinu birtuala hodeian, egiten duten fase bakoitza erreferentzia gisa hartuta. Lankidetza-eredu horri esker, gerta daitezkeen arazoei aurrea har dakieke. Gainera, lanaren hainbat fase ‘gainjartzeko’ aukera ematen du sistemak, denborak bizkortzeko.

Gainera, kudeaketa koordinatuak hondakinak murrizten ditu, gremio bakoitzak une bakoitzean dituen beharrak xehetasunez neurtzen baititu. Jasangarritasunaren aldeko apustua, kontsumitutako energia murriztea dakarrena.

BIM offset eraikuntzan edo eraikuntza industrializatuan ere sartzen da, “Lego estiloko” lan egiteko modu batean. Hemen moduluak eraikitzen dira, eta ondoren pieza gisa ensanblatzen dira. Aurrekoak muntatzen ari diren bitartean pieza berriak egiteko aukera ematen duen lan mota.

BIMeko LHko Masterrak, ezagutzen ez zenituen munduetako, ate profesional guztiak zabalduko dizkizu, 22 asteko prestakuntzaren ondoren. Animatzen zara?