Hidrogenoari buruzko Lanbide Heziketari buruzko jardunaldian parte hartu du ERAIKENek, Cervera H24NEWAGE proiektuak antolatuta. Jardunaldia TECNALIAren instalazioetan egin zen (Miramon). Tknikak gonbidatutako irakasleek zuzenean ezagutu ahal izan zuten hidrogenoaren balio-kate osoaren ikerketen aurrerapena. Jardunaldi horretan, trebakuntza pilotu bat aurkeztu zen, LHn hidrogenoa nola ezartzen den aztertzeko.