Eraiken zentro ezaguna da eraikuntzarako ikastaroetako prestakuntzagatik. Baina ez da soilik eraikuntzaren institutua, Eraiken prestakuntza-zentro irekia da, lau prestakuntza-arlotan ikerketa sustatzeko:
- Eraikuntza: etxebizitzen barruko eta kanpoko obrak, obra zibileko proiektuak, dekorazio, zaharberritze eta eraikuntza ikasketak edo BIM sistemak.
- Instalazioak eta mantentze-lanak: hotz eta bero sistemak, eraikinetako instalazio termikoak, eguzki energiako sistemak, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak.
- Egurra: Zurgintza eta altzarigintza.
- Arriskuen prebentzioa: laneko istripuen azterketa eta prebentzio eta babes protokoloak ezartzea.
Lau familien artean, Eraikenek oinarrizko, erdi-mailako, goi-mailako eta espezializazio-ikastaroen artean 15 heziketa-ziklo eskaintzen ditu. Horiek guztiak zuzenean ezagutu ditzakezu ate irekietan.
Eraikuntzarako ikastaroak
Eraikuntzako teknikaria
Erdi maila hau bi ikasturtetan banatzen da, Eraikenen eta lantokiaren artean 2.000 orduko prestakuntza izanik. Graduan zehar, planoak interpretatzen eta ulertzen, itxitura-lanak egiten, iragazgaizteak egiten edo eraikuntzako lanak koordinatzen ikasiko dute ikasleek.
Eraikuntzako teknikariaren graduko irteera profesionalen artean hauek daude:
- Enkofratzailea, ferrailagilea
- Soldatzailea, zolatzailea, alikatatzailea
- Igeltseroa
- Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko teknikaria
- Aldamioen muntatzailea
Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria
Erdi maila hau zaharberritze lanak egitera eta eraikuntzan era guztietako lanak egitera bideratuta dago. Eraiken-eko gradu guztiak bezala, bi mailatan banatuta dago, eta ondorengoetan egin dezakezu lan:
- Zoru termikoen eta manparen instalatzailea
- Argitzailea, zolatzailea eta alikatatzailea
- Entokatu, iztuku eta pinturetako teknikaria
- Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko teknikaria
- Aldamioen muntatzailea
Eraikuntza-obrak ikuskatzeko eta antolatzeko goi-mailako teknikaria
Erdi mailako graduren bat gaindituta, eraikuntzaren munduan trebatzen jarraitzeko gogoa baduzu, goi mailako graduak intereastzen zaizkizu. Eraikuntzako obrak antolatu eta kontrolatzeko goi mailako teknikariaren kasuan, lanak koordinatzen eta eskura dauden baliabideak kudeatzen ikasiko duzu.
Hementxe irteera profesional batzuk:
- Zaharberritze eta berritze lanak
- Eraikuntza obrak
- Obra zibila
- Bulego Teknikoko buruaren laguntzailea
Obra Zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria
Goi maila honetan, ikasleek obra zibileko proiektuen garapenak gainbegiratzen, eraikuntzako kostuak aztertzen edo 2D eta 3Dko ereduak eta planoak egiten ikasiko dute. Goi maila gainditutakoan, irteera profesionalak hauek dira:
- Errepideen eta urbanizazioaren delineatzaile proiektugilea
- Bulego Teknikoko buruaren laguntzailea
- Topografiako delineatzailea
- Zuinketetako laguntzailea
- Kostuen kontroleko teknikariaren laguntzailea
- Eraikuntzako maketagilea
Eraikuntza proiektuetako goi-mailako teknikaria
Goi mailako zikloa eraikuntza proiektuak garatzeko, instalazioak diseinatzeko, dokumentazioa kudeatzeko edo energia ziurtagiria lortzeko prozesuan laguntzeko prestakuntza eskaintzen du. Maila horretako lan eginkizunen artean daude:
- Eraikuntzako eta instalazioetako delineatzaile proiektugilea
- Eraikuntza-obretako dokumentu-kontroleko teknikaria
- Bulego teknikoko eta obra planetako buruaren laguntzailea
- Zuinketetako eta energia-ziurtapeneko laguntzailea
- Eraikuntzako maketagilea
Eraikinen informazioaren modeloko lanbide heziketa masterra (BIM)
BIM metodologia denbora eta kostuak aurrezten dituen lan mota bat da. Eraikuntzako lankidetza-eredu honi esker, sor daitezkeen arazoei aurrea har daitekelarik. Izan ere, diseinuan, eraikuntzan eta mantentze-lanetan parte hartzen duten eragile guztiek informazioa eta erabakiak partekatzen dituzte. Espezializazio horrek 990 prestakuntza-ordu ditu, enpresako praktikak barne.
Sartzeko, goi-mailako gradu hauetako bat behar duzu, eta hauek dira irtenbide profesionalak:
- BIM modelatzailea
BIM ereduen arduraduna
BIM ereduen koordinatzailea
BIM managerra