Menu

Jasangarritasun energetikori buruzko saioa ERAIKENen (EA2030)

Pasa den asteartean, azaroaren 22an, Arabako 20 ikastetxek bisitatuko zuten ERAIKEN. Haiekin jasangarritasun energetiko handiagoa lortzera bideratutako gure esperientziak eta proiektuak partekatuko genituen.

Jasangarritasun energetikoa aukeratu da 2022-23 ikasturtean EAEko ikastetxeetan Agenda 2030 proiektuaren barruan lan egiteko.

Ingurugela Araba-k Energiari eta Jasangarritasunari buruzko saio bat eskatu zion ERAIKENi, Arabako koordinatzaileei beren zentroetan gai horren inguruko jarduerak garatzen laguntzeko.

Bestalde Osasun sailak ere aprobetxatu zuen osasun publikoari buruz hitz egiteko, zeren osasuna ez da bakarrik asistentziala. Esaten den bezala, kode postalak, genetikoak baino eragin handiagoa dauka gure osasunean. Eta hori ez da maila sozioekonomikoen arabera daukagun medikuntzarako sarbidearekin bakarrik lotuta. Gure inguruneak eskaini ahal digun ongizatearekin (edo ezinegonarekin) ere bai: kontaminante ambientalak, hiperestimulazioa, espazio berdeak, e.a. Ingurune osasuntsu behar degu guk geuk osasuntsu egon ahal izateko.