Menu

OTSAILAK 11 EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN

Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen aurkako aurreiritzia da. Emakume horien lana, askotan, gizonezko lankideei egozten zaie. Fenomeno hau Matilda Joslyn Gage sufragista eta abolizionistak deskribatu zuen lehen aldiz «Emakumea asmatzaile gisa» saiakeran.
Matilda efektua era askotara azaldu da: senarrekin batera ikerketetan lan egiten zuten emakumeen ahanztura, gizonezko taldeekin lan egitean ikertzaile batzuek jasaten zuten isolamendua, emakume zientzialariek egindako aurkikuntzen eta asmakuntzen erabateko plagioa edo lapurreta, etab.

Ezagutzen duzue Emakumeak zientzian egitasmoa?

Bada, Emakume zientzialariak ikusarazi, estereotipoak apurtu eta bokazio zientifikoak sustatzen dituen ekin zoragarria da. Hementxe duzu esteka informazio gehiago nahi izanez gero.

emakumeakzientzian.eus

Eta hementxe ekimen honetako hainbat emakume parte-hartzaileen testigantzak

Testigantzak

Amaitzeko hementxe, emakumeak zientzian duten garrantzia azpimarratzeko sortu diren hainbat bideo (GAZTELANIAZ)

Guk, ERAIKENen ere, emakume zientzialariei ere gure aitortza egin nahi izan diegu. Hementxe gure ekimenaren argazkia.