Lortzen diren gaitasunak
- Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste.
- BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten.
- Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren bidez.
- Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki digitalak eskuratzeko.
Informazioa gehiego, hemen.