Menu

Category : Ikasleak

Bioeraikuntza proiektu batera bisita Ollobarrenen

Pasa den asteazkenean,azaroak 27, Ollobarrenen (Nafarroan) Bioeraikuntzan oinarritutako etxebizitza baten eraikuntzara egin zuten Eraikuntzako ikasle batzuk bisita. Goiza Bioeraikuntzaren inguruko azalpenekin hasi zuten, eta ondoren praktikan jarri ahal izan zuten. Eraikuntza sistema hau gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, ingurugiroan eragin gutxiko materialekin edo material ekologikoekin lan egiten dute, kasu honetan lastoa eta buztinarekin, eta eraikuntzan gure ekarpen txikia egiteko aukera ere izan dugu.

Oinezkoentzat bidea Eraikenen sarreran

Egun Eraikenen sarreran dagoen oinezkoentzako bidean andamio batek ostopatzen du, beraz , ibilgailuak eta oinezkoak bide berdinetik ibiltzen dira,honek dakartzan arriskuekin. Prebentzioko eta Egurreko 2.mailako ikasleek, Eraikuntzako ikasle baten laguntzaz, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea mugatzea erabaki dute, arriskuak murriztuz.