Menu

DiscoverEU, ikasleentzako beka

DiscoverEU

Nor? Europako Batzordea. Erasmus+ Programme family.

Zer? DiscoverEU Europako Batasuneko programa bat da, eta Europa esperientzien bidez ezagutzeko aukera ematen du. Batez ere trenez bidaiatuz (salbuespenak daude uharteetan edo urruneko eremuetan bizi direnentzat), Europako paisaia ikusgarriak eta haien hiri eta herrien aniztasuna ezagutzeko. Eskaera urtero egiten diren bi eskaera-errondetan aurkez dezakezu.

Hartzaileak: 2022ko uztailaren 1ean 18 urte beteta izatea, hau da, 2003ko uztailaren 1etik 2004ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) jaiotako gazteak izatea, eta, esleipena erabakitzen denean, Europar Batasuneko kide diren 27 estatuetako batean herritarra edo epe luzeko legezko egoiliarra izatea.

Noiz? 2022ko apirilaren 7an (osteguna), 12:00etan (CEST) eta 2022ko apirilaren 21ean (osteguna) 12:00etan (CEST) bitarnean eskatu ahal izango da.

Dotazioa: Hautatutako eskatzaileek, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean gutxienez egun bat eta gehienez 30 egunez bidaiatzeko bidaia pasea doan jasoko dute.

Informazio gehiago