2. mailako Arrisku profesionalen prebentziorako goi-mailako teknikaria ikasleak, Irati irakaslearekin eta Urratsbat Enrike dinamizatzailearekin batera, BIC Arabako (Parke Teknologikoa) instalazioetara joan ziren azaroaren 12an, 9: 30etik 13:30era, Araba EKINen IV. edizioaren lehen jardunaldian. Ekimenaren helburua ekintzailetza industriala eta teknologikoa sustatzea da. Oraingo honetan, «E-Health eta Nekazaritza Teknologiak» gaia jorratu zuten, eta honako hauek ezagutzeko eta entzuteko aukera izan zuten: Chubby Apps Seaquenz AFM CLUSTER-UPTEK TKNIKAk antolatutako errealitate birtualeko betaurrekoekin egindako praktika batean ere parte hartu zuten.
Atzo, martxoak 5, Prebentzioko zikloko 1. mailako ikasleak Tokieder Ikastolako jantokiko zarata-mailen neurketak egiten aritu ziren. Bi ikastetxeen arteko elkarlana medio, bertako langileen lan-arriskuei buruzko txosten bat idatziko dugu sonometroetan jasotako datuetan oinarrituz. Eskerrik asko Tokieder!
Azaroaren 8an, ERAIKENeko prebentzioko irakasle eta ikasleak San Prudentzio Fundazioaren XXII. Kongresuan izan ginen, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruz. Edizio honek osasun mentalaren egungo gaia jorratu du eta lan-inguruneak osasun mentalean nola eragin dezakeen (arrisku psikosizialak), “Osasun emozional gehiago, absentismo gutxiago” lelopean. Izan ere, 1.000 milioi pertsona buruko nahasmenduekin bizi dira, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 15, eta kalkuluen arabera, 12.000 lanaldi galtzen dira urtero depresio- eta antsietate-egoeren ondorioz. Azken horiek laneko bajaren bigarren arrazoia dira, gihar eta eskeletoen […]
Egun Eraikenen sarreran dagoen oinezkoentzako bidean andamio batek ostopatzen du, beraz , ibilgailuak eta oinezkoak bide berdinetik ibiltzen dira,honek dakartzan arriskuekin. Prebentzioko eta Egurreko 2.mailako ikasleek, Eraikuntzako ikasle baten laguntzaz, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea mugatzea erabaki dute, arriskuak murriztuz.
Hemen duzue Eraikeneko Lan Arriskuen Prebentzioko Jardunaldiak iragartzeko kartel irabazlea, LAN ETA BIZI izenburuarekin. Obra bikainak aurkeztu dizkiguzue, mila esker!!!