Azaroaren 8an, ERAIKENeko prebentzioko irakasle eta ikasleak San Prudentzio Fundazioaren XXII. Kongresuan izan ginen, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruz.
Edizio honek osasun mentalaren egungo gaia jorratu du eta lan-inguruneak osasun mentalean nola eragin dezakeen (arrisku psikosizialak), “Osasun emozional gehiago, absentismo gutxiago” lelopean.
Izan ere, 1.000 milioi pertsona buruko nahasmenduekin bizi dira, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 15, eta kalkuluen arabera, 12.000 lanaldi galtzen dira urtero depresio- eta antsietate-egoeren ondorioz. Azken horiek laneko bajaren bigarren arrazoia dira, gihar eta eskeletoen nahasteen atzetik.