Menu

ERAIKENek Eibarren ospatutako Lanbide Heziketako IX. IKASENPRESA azokan parte hartu du

Otsailaren 6an, 2IA2 taldeko ikasleak, “Woodclass S. Coop.” ikasenpresa ordezkatuz, Eibarrera joan zira LHko IX. IKASENPRESA azokan parte hartzeko, bertan saltokian lan egin eta bere artikuluak eskaini ahal izan zituzten: loreontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarria. Bi loreontzi saldu zituzten, eta aste honetan salgai egongo dira gure ikastetxean.

Azokak Euskal Autonomi Erkidego osoko LHko 2240 ikasle bildu zituen ostegunean, eta Unzaga eta Txantxa Zelaiko hiru karpak bete zituzten. Ikasle eta stand kopuruan kontuan hartuta edizio ugariena izan da. 444 enpresa txiki ezagutarazi dira, aurreko ikasturtean baino 68 gehiago, deak ikasgelan sortu eta garatu diren negozio ideiak.

Aurtengo edizioan ikusi ziren proiektu interesgarrienetako batzuk hauek izan ziren, besteak beste: “Arcade” makina birtual bat, retro jokoekin; ehungintzan hondakin plastikoak berrerabiltzea; Escape Room bat ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat; pilula-kutxa adimentsua  adineko pertsonentzat; baratze bertikalak plastiko birziklagarriko botilekin; eta bizikleta-aparkaleku eramangarri eta tolesgarri bat, bi bizikleta aparkatzeko aukerarekin.