Urtarrilaren 29an, Araba Ekintzailetza Eskola Enpresen Azokaren edizio berria egin zen, Arabako 7 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 65 proiektu eta negozio ideien partaidetzarekin. ERAIKENE izenan WOODCLASS ikasenpresa, instalazio- eta altzari-zikloko ikasleek osatua eta lorontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarriak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen dituena, dena eskuz egina.
Ikasenpresa programaren barruan Arabako LHko zenbait ikaslek ikasturte honetan egin dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea du helburu ekimen honek.
Inauguraziora gonbidatutako agintari eta politikariek, hala nola Maider Etxebarriak, Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Pilar García de Salazarrek, diputatu nagusiordeak, David Monterok, BIC Arabako zuzendariak, eta Axier Urrestik, Vital Fundazioko zuzendari exekutiboak, txundituta geratu ziren han aurkitu zuten guztiarekin.