Menu

FERIAD ‘IP 2022, Instalatzailearen 2. Feria Profesionala

Eraikeneko ikasleek, Eagi eta Construcción Bizkaia homologoekin batera, FERIAD ‘IP 2022 Instalatzailearen 2. Feria Profesionalean parte hartu dute. Azoka hori FICOBAn (Irun) antolatu du ADIP Espainiako Elkarteak (Eraikuntza Lehorreko, Sabai Faltsuetako, Isolamenduetako eta Estalduretako Sistemen Instalatzaileak).

Feriaren hiru egunetan, Euskadiko lanibide heziketako ikasleek azokako standetan ikusgai dauden materialekin nola lan egin erakutsi diete bertaratutakoei.

Ana Fadrique eta Alberto Bermúdez egon dira Eraikeneko ikasleekin, erakustaldi horietan laguntzen.