Menu

Ikasleak: 2.400 beka LHko erdi mailako graduetarako ingelesezko murgiltze programa trinko batean parte hartzeko

Nor? Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.

Zer? Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren  2023ko urtarrilaren 29ko Ebazpenarenaren laburpena, 2023ko uztailean ingelesezko murgiltze programa trinko batean parte hartzeko beken deialdia egiten duena.

Hartzaileak: Beka hauek jaso ahal izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) 2003ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean jaioa izatea.

b) 2022-2023 ikasturtean ikasketa hauetako edozein ikasturtetan matrikulatuta egotea: Batxilergoa; Musikako eta dantzako ikasketa profesionalak; Lanbide Heziketako erdi-maila; Arte plastikoetako eta diseinuko erdi-maila; Kirol-irakaskuntzetako erdi-maila, eta maila ertaineko edo aurreratuko hizkuntza-irakaskuntzak.

c) 2022-2023 ikasturtean Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekadun izatea aurreko paragrafoan aipatutako ikasketetakoren batean, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 10eko Ebazpenarekin bat etorriz. Ebazpen horren bidez, 2022-2023 ikasturterako beka orokorretarako deialdia egin zen derrigorrezko ikasketen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat (martxoaren 12ko BOE).

d) 2021-2022 ikasturteko irakasgai guztiak gaindituta izatea ikasturtea amaitzen denean, eta gutxienez 9 puntuko azken nota izatea ingeleseko ikasgaian. Irakaskuntza elebidunetan matrikulatuta egon arren aurreko ikasturtean ingeleseko irakasgaia banakako ikasgai gisa ikasi ez duten eskatzaileen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ingeleseko irakasgaian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan.

e) Deialdiko beketako bat eskuratzeko aukera ematen dion eskabide-zerrendako leku batean egotea.

Noiz? Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 3an amaituko da.

Informazio gehiago