Menu

Araba Ekinean Ikasenpresa azoka

Urtarrilaren 30ean, Arabako 5 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 59 negozio-proiektuk parte hartu dute Eskola Enpresen Azokaren 20. edizioan. JDB, JANA, UTILES CONSTRUCTICOS eta HARADAVA ikasenpresak, eraikuntzako, obretako eta zurezko GM zikloetakoak, Santa Barbara plazako pergolara joan ziren ERAIKENen ordezkari gisa. Ekimen honen helburua ikasturte honetan LHko Arabako hainbat ikaslek Ikasenpresa programaren barruan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea da. Produktu eta zerbitzuen katalogo askotarikoan, hondakinei balioa ematearekin, materialak birziklatzearekin eta pertsonen bizitza errazteko gailu eta aplikazioekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira.