Menu

Category : Berriak

ERAIKEN FPEMPRESAREN 8. KONGRESUAN, DONOSTIAN

Joan den urriaren 26an eta 27an, FPEMPRESAren 8. Kongresuan egon zen ERAIKEN. Etorkizuneko LHko zentroa eraikitzen izenburupean, eta bi egunetan zehar, ikastetxeek epe ertainean izango dituzten erronkei, beharko dituzten tresna digitalei eta enpresek ikastetxe horiekiko eta ikasleekiko izango duten zereginari buruzko eztabaidak izan ziren Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Biltzarrean, hainbat sektoretako 30 hizlarik parte hartu zuten, akademikotik hasi eta erakundeetaraino, etorkizuneko Lanbide Heziketari balioa emateko eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Txostenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Clara Sanz Lanbide […]

FERIAD ‘IP 2022, Instalatzailearen 2. Feria Profesionala

Eraikeneko ikasleek, Eagi eta Construcción Bizkaia homologoekin batera, FERIAD ‘IP 2022 Instalatzailearen 2. Feria Profesionalean parte hartu dute. Azoka hori FICOBAn (Irun) antolatu du ADIP Espainiako Elkarteak (Eraikuntza Lehorreko, Sabai Faltsuetako, Isolamenduetako eta Estalduretako Sistemen Instalatzaileak). Feriaren hiru egunetan, Euskadiko lanibide heziketako ikasleek azokako standetan ikusgai dauden materialekin nola lan egin erakutsi diete bertaratutakoei. Ana Fadrique eta Alberto Bermúdez egon dira Eraikeneko ikasleekin, erakustaldi horietan laguntzen.

Ikasleak: Klimametrajea

Klima-aldaketari buruzko film laburren gazteentzako I. lehiaketa Informazio gehiago

Asteklima 22

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa biziko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak EEE eta Ihobe bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena. Ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa den energia- eta klima-trantsizioaren aurrean. ASTEKLIMAko programa oso zabala da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduera interesgarri asko daude. Agenda, hemen. Araban, adibidez:

IKASLEAK: Kurtso hasierako aurkezpenak IRAILAK 8

Bihar Irailak 8, kurtso haierako aurkezpenak burutuko dira Eraikenen: Erdi Mailako Zikloak: 10etan Jon Velez Aretoan Goi Mailako Zikloak: 11etan Jon Velez Aretoan

IKASLEAK: Lurralde historikoko startupentzako laguntzak

Lurralde historikoko startupentzako laguntzak Bind 4.0 azeleragailua edizio berri bat prestatzen ari da, industria adimenduna, energia garbiak eta osasunerako eta elikagaien industriarako teknologiak ardatz dituena.   Informazio gehiago: https://bind40.com/open-innovation-acceleration-program/

Green cities Foroa: Gasteiz, 10 urte green

Ekainaren 22an, asteazkenean, «Green cities, ciudades del futuro» Foroa egin zen Europa Jauregian, Noticias de Álava egunkariak antolatuta. Eraikenen aldetik Ana Fadrique Ibaceta (Eraikuntzako mintegiburua) y Edurne Chocarro Ubiria (Ikasketaburua) izan ziren bertan. Jardunaldia oso interesgarria izan zen, eta oso aberasgarria Gasteiz 2030erako neutraltasun klimatikoaren helburuarekin konprometitutako pertsona, enpresa eta erakundeei izenak eta aurpegiak jarri ahal izateko. Eguzki-plakak instalatzen dituen enpresa batekin ere kontaktatu zen, bere plantilarako LHko titulazioa zuten langileen bila ari bait ziren. Argazki batzuk eta egunkariaren beraren […]

IKASLEAK: Global Training Bekak 2022

AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute. Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira. Helburua euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bitartez gaitasunak eskuratzea da. INFORMAZIO GEHIAGO

1. mailako ezohiko azterketen datak argitaratu dira

Azterketa FINALAK ekaina

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaro BERRIA

Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaro BERRIA Lortzen diren gaitasunak Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste. BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten. Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren bidez. Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki digitalak eskuratzeko. Informazioa gehiego, hemen.