Ikastetxean eskaintzen diren ziklo berriak aurkeztu nahi ditugu. Goraka doazen sektoreak denak, eta langile kualfikatu faltan. Etorkizun oparoa bilatzeko aukera bikaina. Oinarrizko Lanbide Heziketa Etxebizitza mantentze lanetako oinarrizko profesionala Goi-maila Obra Zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria Zikloaren azalpen-bideoa Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria Artikulua: Especial Formación: Las renovables buscan estudiantes Espezializazio ikastaroak Ikuskaritza energetikoan lanbide heziketako masterra (AEN)
LHko ikasleentzako doako prestakuntza-saioak: Giza baliabideen arloko orientazioa: Lan-elkarrizketa eta CVa prestatzea Zibersegurtasuna Eman izena
JATORRIZKO ARTIKULUA HEMEN Datorren ikasturtea berrikuntzaz beterik dator ERAIKENera, eskaintza handituz doa eta euskaraz eskaintzen diren zikloak ere, D ereduan, nabarmen doaz gora, lanbide heziketa euskalduntzeko pausu bat aurrera emanez. Goi-mailako bi ziklo berri, Obra Zibileko proiektuak eta Energia Berriztagarriak, espezializazio ziklo berri bat, Ikuskaritza Energetikoa eta Etxebizitzen Mantentze lanetako oinarrizko heziketa zikloa. Orain arteko ziklo guztiak mantentzen dira, instalakuntza, eraikuntza, egurra eta arrisku profesionalen prebentzioko familietako hainbat ziklorekin. Nabari zabaldu da eskaintza azken urteekin alderatuta, bereziki euskaraz eskainiko diren […]
IX. edizio honetako ekintzailetzari buruzko logo-lehiaketaren irabazleari saria ematea ERAIKENen, Pertsona Ekintzailearen Astean programatutako ekitaldien barruan. Zorionak, Keira Mancilla.
Etxe berdeak, Vital Fundazioaren hezkuntza-ekimena, eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eraginean inplikatuta dauden familiei zuzendua. Gasteizko udalerriko 35 familiarekin lan egingo da. Familia horiek hainbat motatako etxebizitzak (pisuak eta familia bakarrekoak), tamaina eta berokuntza-sistemak dituzte. Horiei guztiei etxeko kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan lagunduko zaie, uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz eta aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz, aholkularitza pertsonalizatuaren bidez. Hainbat jarduera eginen dituzte, hala nola: Etxeko ikuskapen bat, bere portaerak hobetzeko. Materialak entregatzea informazio eta gomendio praktikoekin eta lagin-ekipo erraz bat eta aurrezpena. […]
HITZORDUA HARTZEKO ERRESERBA Nahitaezkoa Informazio gehiago
Hementxe azterketen data eta ordutegiak
Nor? Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa. Zer? 2023-2024 ikasturtean Estatu osoan balioa duten derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzako beketarako deialdia egiten da. Zuzkidura: – Zenbateko finkoa: • Unibertsitateko ikasleentzako matrikula-beka. Matrikula-bekaren zenbatekoak ikasleak 2023-2024 ikasturtean lehen aldiz matrikulatutako kredituen zenbatekoa estaliko du. • Ikaslearen errentari lotutako zenbateko finkoa: 1.700 euro, unibertsitateko zein unibertsitatez kanpoko ikasleentzat. • Ikasturtean zehar ikaslearen egoitzari lotutako zenbateko finkoa: 2.500 euro, unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko ikasleentzat. • Bikaintasun akademikoari lotutako zenbateko finkoa: 50-125 […]