Menu

Category : Berriak

Ikasleak: DiscoverEU-en deialdi berria!

18 urte dituzu eta EBko estatu kideetako batean edo Erasmus+ elkartutako hirugarren herrialde batean bizi zara legez? Presta zaitez Europa ezagutzeko! DiscoverEU Erasmus+ programaren ekintza bat da, eta esperientzien bidez Europa ezagutzeko aukera ematen dizu. Batez ere trenez (salbuespenak daude uharteetan edo urruneko eremuetan bizi direnentzat), Europako paisaia ikusgarriak eta haien hiri eta herri ezagutuko dituzu. Urtero antolatzen diren bi edizioetan aurkez dezakezu zure hautagaitza. Hautatutako hautagaiek bidaia-bonu bat lortuko dute. Hurrengo hautagai-zerrenda 2023ko martxoaren 15ean (asteazkena) izango da, 12:00etan […]

EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN

Gaur da emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian. Hemen dituzue emakumezko zientzialari ezagunenen ondarea ezagutzeko baliabideak: Emakumeak zientzian karta-jokoa Egutegi zientifikoa (gaztelaniaz) Ondoren, Ingurugelako kideek Elisa Sainz de Murietari egindako elkarrizketaren bideo interesgarria. Bideoa Elkarrizketak

Eskolako berrikuntza proiektuak

Gure eskolan hainbat berrikuntza proiektuak garatzen dira. Hona hemen bi adibiden nondik norakoak. Ezagutu itzazu! ZeroCovid proiektua Klimatizazio jasangarriari buruzko errealitate areagotua

Ikasleak: 2.400 beka LHko erdi mailako graduetarako ingelesezko murgiltze programa trinko batean parte hartzeko

Nor? Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa. Zer? Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren  2023ko urtarrilaren 29ko Ebazpenarenaren laburpena, 2023ko uztailean ingelesezko murgiltze programa trinko batean parte hartzeko beken deialdia egiten duena. Hartzaileak: Beka hauek jaso ahal izateko honako baldintza hauek bete beharko dira: a) 2003ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean jaioa izatea. b) 2022-2023 ikasturtean ikasketa hauetako edozein ikasturtetan matrikulatuta egotea: Batxilergoa; Musikako eta dantzako ikasketa profesionalak; Lanbide Heziketako erdi-maila; Arte plastikoetako eta diseinuko erdi-maila; Kirol-irakaskuntzetako erdi-maila, eta maila ertaineko edo aurreratuko […]

Araba Ekinean Ikasenpresa azoka

Urtarrilaren 30ean, Arabako 5 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 59 negozio-proiektuk parte hartu dute Eskola Enpresen Azokaren 20. edizioan. JDB, JANA, UTILES CONSTRUCTICOS eta HARADAVA ikasenpresak, eraikuntzako, obretako eta zurezko GM zikloetakoak, Santa Barbara plazako pergolara joan ziren ERAIKENen ordezkari gisa. Ekimen honen helburua ikasturte honetan LHko Arabako hainbat ikaslek Ikasenpresa programaren barruan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea da. Produktu eta zerbitzuen katalogo askotarikoan, hondakinei balioa ematearekin, materialak birziklatzearekin eta pertsonen bizitza errazteko gailu eta aplikazioekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira.

Publikatu dira otsaileko azterketa ofizialak

Hementxe azterketen data eta ordutegiak  

Eraiken irekia: BIZAN Sansomendiren bisita

BIZAN Sansomendiren bisita eraikuntza iraunkorraz eta eraginkortasun energetikoaz hitz egiteko. Ekitaldi hau Tomás Orbea SPRIko zuzendari ohiak antolatutako «Energia-krisia eta garapen iraunkorrerako jarraibideak» ikastaroaren barruan programatu da, karbono-aztarna eta energia-kontsumoa murrizten ikasteko.

Eraiken irekia: Arantzabela ikastolako bisita Eraikenen

Arantzabela Ikastolako LH6ko neska-mutilen bisita jaso genuen pasa den astean Eraiken-en. Energia berriztagarriak ezagutu eta lantzeko aukera izan zuten Zuriñe, Leire eta Juan Eduren eskutik, Eskolako Agenda 2030 markoan,  

URTARRILAK 26, INGURUMEN HEZKUNTZAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna zoriontsua izan   https://elearning2.hezkuntza.net/900011/course/view.php?id=19  

Lanbide Heziketan sartzeko probetan izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartekoa izango da

Lanbide Heziketako zikloetara zuzenean sartzeko eskatzen den titulazio akademikorik ez baduzu, apirilaren 19an eta 20an egingo diren sarbide-proben bidez egin dezakezu. Horretarako, izena eman behar duzu otsailaren 10a baino lehen, eta azterketa-eskubideak martxoaren 10a baino lehen ordaindu. Izena zentro hauetakoren batean eman daiteke (ikus hemen) edo ikasgunearen bidez. Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta ikasleek aukeratzen duten hizkuntza erabakiko dute. INFORMAZIO GEHIAGO