Menu

Category : Eraiken

URTARRILAK 26, INGURUMEN HEZKUNTZAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna zoriontsua izan   https://elearning2.hezkuntza.net/900011/course/view.php?id=19  

Lanbide Heziketan sartzeko probetan izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartekoa izango da

Lanbide Heziketako zikloetara zuzenean sartzeko eskatzen den titulazio akademikorik ez baduzu, apirilaren 19an eta 20an egingo diren sarbide-proben bidez egin dezakezu. Horretarako, izena eman behar duzu otsailaren 10a baino lehen, eta azterketa-eskubideak martxoaren 10a baino lehen ordaindu. Izena zentro hauetakoren batean eman daiteke (ikus hemen) edo ikasgunearen bidez. Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta ikasleek aukeratzen duten hizkuntza erabakiko dute. INFORMAZIO GEHIAGO

Jasangarritasun energetikori buruzko saioa ERAIKENen (EA2030)

Pasa den asteartean, azaroaren 22an, Arabako 20 ikastetxek bisitatuko zuten ERAIKEN. Haiekin jasangarritasun energetiko handiagoa lortzera bideratutako gure esperientziak eta proiektuak partekatuko genituen. Jasangarritasun energetikoa aukeratu da 2022-23 ikasturtean EAEko ikastetxeetan Agenda 2030 proiektuaren barruan lan egiteko. Ingurugela Araba-k Energiari eta Jasangarritasunari buruzko saio bat eskatu zion ERAIKENi, Arabako koordinatzaileei beren zentroetan gai horren inguruko jarduerak garatzen laguntzeko. Bestalde Osasun sailak ere aprobetxatu zuen osasun publikoari buruz hitz egiteko, zeren osasuna ez da bakarrik asistentziala. Esaten den bezala, kode postalak, […]

ERAIKENeko ikasleei esker on. Euskal Enpresa & Lanbide Heziketa, urteroko ekitaldia

Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, Euskal Enpresa & Lanbide Heziketa urteroko ekitaldia egin zen, Confebaskek antolatuta. Ekitaldian zehar, diplomak eman zitzaizkien Lanbide Heziketa Duala egin duten eta LP (Lantokiko Prestakuntza) moduluan parte hartu duten ikasleei. Eraikeneko 5 ikaslek diploma jaso zuten, euren lana eskertzeko eta goraipatzeko, iaz Euskadin Lanbide Heziketako praktikak egin zituztelako, eta ikasturte honetan gradu berri bat ikasten jarraitzen bait dute Eraikenen. Sarituak Jokin Fernandezek, iaz CC2 amaitu eta aurten OC3 hasi berri du Sehila Diaz, iaz OR2 […]

ERAIKEN – PREBENTZIOA SAN PRUDENTZIO FUNDAZIOAREN XXII KONGRESUA

Azaroaren 8an, ERAIKENeko prebentzioko irakasle eta ikasleak San Prudentzio Fundazioaren XXII. Kongresuan izan ginen, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruz. Edizio honek osasun mentalaren egungo gaia jorratu du eta lan-inguruneak osasun mentalean nola eragin dezakeen (arrisku psikosizialak), “Osasun emozional gehiago, absentismo gutxiago” lelopean. Izan ere, 1.000 milioi pertsona buruko nahasmenduekin bizi dira, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 15, eta kalkuluen arabera, 12.000 lanaldi galtzen dira urtero depresio- eta antsietate-egoeren ondorioz. Azken horiek laneko bajaren bigarren arrazoia dira, gihar eta eskeletoen […]

ERAIKEN FPEMPRESAREN 8. KONGRESUAN, DONOSTIAN

Joan den urriaren 26an eta 27an, FPEMPRESAren 8. Kongresuan egon zen ERAIKEN. Etorkizuneko LHko zentroa eraikitzen izenburupean, eta bi egunetan zehar, ikastetxeek epe ertainean izango dituzten erronkei, beharko dituzten tresna digitalei eta enpresek ikastetxe horiekiko eta ikasleekiko izango duten zereginari buruzko eztabaidak izan ziren Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Biltzarrean, hainbat sektoretako 30 hizlarik parte hartu zuten, akademikotik hasi eta erakundeetaraino, etorkizuneko Lanbide Heziketari balioa emateko eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Txostenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Clara Sanz Lanbide […]

FERIAD ‘IP 2022, Instalatzailearen 2. Feria Profesionala

Eraikeneko ikasleek, Eagi eta Construcción Bizkaia homologoekin batera, FERIAD ‘IP 2022 Instalatzailearen 2. Feria Profesionalean parte hartu dute. Azoka hori FICOBAn (Irun) antolatu du ADIP Espainiako Elkarteak (Eraikuntza Lehorreko, Sabai Faltsuetako, Isolamenduetako eta Estalduretako Sistemen Instalatzaileak). Feriaren hiru egunetan, Euskadiko lanibide heziketako ikasleek azokako standetan ikusgai dauden materialekin nola lan egin erakutsi diete bertaratutakoei. Ana Fadrique eta Alberto Bermúdez egon dira Eraikeneko ikasleekin, erakustaldi horietan laguntzen.

Ikasleak: Klimametrajea

Klima-aldaketari buruzko film laburren gazteentzako I. lehiaketa Informazio gehiago

Asteklima 22

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa biziko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak EEE eta Ihobe bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena. Ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa den energia- eta klima-trantsizioaren aurrean. ASTEKLIMAko programa oso zabala da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduera interesgarri asko daude. Agenda, hemen. Araban, adibidez:

IKASLEAK: Kurtso hasierako aurkezpenak IRAILAK 8

Bihar Irailak 8, kurtso haierako aurkezpenak burutuko dira Eraikenen: Erdi Mailako Zikloak: 10etan Jon Velez Aretoan Goi Mailako Zikloak: 11etan Jon Velez Aretoan