2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa biziko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak EEE eta Ihobe bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena. Ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa den energia- eta klima-trantsizioaren aurrean. ASTEKLIMAko programa oso zabala da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduera interesgarri asko daude. Agenda, hemen. Araban, adibidez:
Bihar Irailak 8, kurtso haierako aurkezpenak burutuko dira Eraikenen: Erdi Mailako Zikloak: 10etan Jon Velez Aretoan Goi Mailako Zikloak: 11etan Jon Velez Aretoan
Ekainaren 22an, asteazkenean, «Green cities, ciudades del futuro» Foroa egin zen Europa Jauregian, Noticias de Álava egunkariak antolatuta. Eraikenen aldetik Ana Fadrique Ibaceta (Eraikuntzako mintegiburua) y Edurne Chocarro Ubiria (Ikasketaburua) izan ziren bertan. Jardunaldia oso interesgarria izan zen, eta oso aberasgarria Gasteiz 2030erako neutraltasun klimatikoaren helburuarekin konprometitutako pertsona, enpresa eta erakundeei izenak eta aurpegiak jarri ahal izateko. Eguzki-plakak instalatzen dituen enpresa batekin ere kontaktatu zen, bere plantilarako LHko titulazioa zuten langileen bila ari bait ziren. Argazki batzuk eta egunkariaren beraren […]
AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute. Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira. Helburua euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bitartez gaitasunak eskuratzea da. INFORMAZIO GEHIAGO
Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaro BERRIA Lortzen diren gaitasunak Proiektuaren dokumentazio teknikoa egiten, BIM metodologiari jarraikiz, kontuan hartuta bertan ezarritako dimentsioak, xehetasun- eta zehaztasun-mailak, lan-fluxuak, BIM erabilerak eta lankidetza-prozesuak, besteak beste. BIM ereduen jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren mailaren eta adierazleen berri izaten. Egungo egoerari erreparatuta, puntu-hodeien eta bestelako teknologien hiru dimentsioko ereduak eskuratzen, 3D eskanerraren teknologiaren bidez eta informazioaren tratamenduaren bidez. Errealitate areagotuaren, errealitate mistoaren eta errealitate birtualaren teknikak BIM ereduei aplikatzen, biki digitalak eskuratzeko. Informazioa gehiego, hemen.
23-22 ikasturtean bi ikastaro berri eskainiko ditugu, biak proiekzio profesional handiarekin, informa zaitez: Obra Zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria Eraikinen informazioaren modeloko (BIM) espezializazio-ikastaroa