HITZORDUA HARTZEKO ERRESERBA Nahitaezkoa Informazio gehiago
Hementxe azterketen data eta ordutegiak
Nor? Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa. Zer? 2023-2024 ikasturtean Estatu osoan balioa duten derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzako beketarako deialdia egiten da. Zuzkidura: – Zenbateko finkoa: • Unibertsitateko ikasleentzako matrikula-beka. Matrikula-bekaren zenbatekoak ikasleak 2023-2024 ikasturtean lehen aldiz matrikulatutako kredituen zenbatekoa estaliko du. • Ikaslearen errentari lotutako zenbateko finkoa: 1.700 euro, unibertsitateko zein unibertsitatez kanpoko ikasleentzat. • Ikasturtean zehar ikaslearen egoitzari lotutako zenbateko finkoa: 2.500 euro, unibertsitateko zein unibertsitateaz kanpoko ikasleentzat. • Bikaintasun akademikoari lotutako zenbateko finkoa: 50-125 […]
18 urte dituzu eta EBko estatu kideetako batean edo Erasmus+ elkartutako hirugarren herrialde batean bizi zara legez? Presta zaitez Europa ezagutzeko! DiscoverEU Erasmus+ programaren ekintza bat da, eta esperientzien bidez Europa ezagutzeko aukera ematen dizu. Batez ere trenez (salbuespenak daude uharteetan edo urruneko eremuetan bizi direnentzat), Europako paisaia ikusgarriak eta haien hiri eta herri ezagutuko dituzu. Urtero antolatzen diren bi edizioetan aurkez dezakezu zure hautagaitza. Hautatutako hautagaiek bidaia-bonu bat lortuko dute. Hurrengo hautagai-zerrenda 2023ko martxoaren 15ean (asteazkena) izango da, 12:00etan […]
Gure eskolan hainbat berrikuntza proiektuak garatzen dira. Hona hemen bi adibiden nondik norakoak. Ezagutu itzazu! ZeroCovid proiektua Klimatizazio jasangarriari buruzko errealitate areagotua
Urtarrilaren 30ean, Arabako 5 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 59 negozio-proiektuk parte hartu dute Eskola Enpresen Azokaren 20. edizioan. JDB, JANA, UTILES CONSTRUCTICOS eta HARADAVA ikasenpresak, eraikuntzako, obretako eta zurezko GM zikloetakoak, Santa Barbara plazako pergolara joan ziren ERAIKENen ordezkari gisa. Ekimen honen helburua ikasturte honetan LHko Arabako hainbat ikaslek Ikasenpresa programaren barruan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea da. Produktu eta zerbitzuen katalogo askotarikoan, hondakinei balioa ematearekin, materialak birziklatzearekin eta pertsonen bizitza errazteko gailu eta aplikazioekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira.