Menu

Category : FOL

Ekintzailetzari buruzko logo-lehiaketaren irabazleari saria ematea

IX. edizio honetako ekintzailetzari buruzko logo-lehiaketaren irabazleari saria ematea ERAIKENen, Pertsona Ekintzailearen Astean programatutako ekitaldien barruan. Zorionak, Keira Mancilla.

Araba Ekinean Ikasenpresa azoka

Urtarrilaren 30ean, Arabako 5 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 59 negozio-proiektuk parte hartu dute Eskola Enpresen Azokaren 20. edizioan. JDB, JANA, UTILES CONSTRUCTICOS eta HARADAVA ikasenpresak, eraikuntzako, obretako eta zurezko GM zikloetakoak, Santa Barbara plazako pergolara joan ziren ERAIKENen ordezkari gisa. Ekimen honen helburua ikasturte honetan LHko Arabako hainbat ikaslek Ikasenpresa programaren barruan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea da. Produktu eta zerbitzuen katalogo askotarikoan, hondakinei balioa ematearekin, materialak birziklatzearekin eta pertsonen bizitza errazteko gailu eta aplikazioekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira.

ERAIKENek Eibarren ospatutako Lanbide Heziketako IX. IKASENPRESA azokan parte hartu du

Otsailaren 6an, 2IA2 taldeko ikasleak, “Woodclass S. Coop.” ikasenpresa ordezkatuz, Eibarrera joan zira LHko IX. IKASENPRESA azokan parte hartzeko, bertan saltokian lan egin eta bere artikuluak eskaini ahal izan zituzten: loreontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarria. Bi loreontzi saldu zituzten, eta aste honetan salgai egongo dira gure ikastetxean. Azokak Euskal Autonomi Erkidego osoko LHko 2240 ikasle bildu zituen ostegunean, eta Unzaga eta Txantxa Zelaiko hiru karpak bete zituzten. Ikasle eta stand kopuruan kontuan hartuta edizio ugariena izan da. 444 enpresa txiki […]

ERAIKENek urtarrilaren 29an, Eskola Enpresen azokan parte hartu zuen

Urtarrilaren 29an, Araba Ekintzailetza Eskola Enpresen Azokaren edizio berria egin zen, Arabako 7 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 65 proiektu eta negozio ideien partaidetzarekin. ERAIKENE izenan WOODCLASS ikasenpresa, instalazio- eta altzari-zikloko ikasleek osatua eta lorontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarriak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen dituena, dena eskuz egina. Ikasenpresa programaren barruan Arabako LHko zenbait ikaslek ikasturte honetan egin dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea du helburu ekimen honek. Inauguraziora gonbidatutako agintari eta politikariek, hala nola Maider Etxebarriak, Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Pilar García de […]

Oinezkoentzat bidea Eraikenen sarreran

Egun Eraikenen sarreran dagoen oinezkoentzako bidean andamio batek ostopatzen du, beraz , ibilgailuak eta oinezkoak bide berdinetik ibiltzen dira,honek dakartzan arriskuekin. Prebentzioko eta Egurreko 2.mailako ikasleek, Eraikuntzako ikasle baten laguntzaz, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea mugatzea erabaki dute, arriskuak murriztuz.