Menu

ERAIKEN FPEMPRESAREN 8. KONGRESUAN, DONOSTIAN

Joan den urriaren 26an eta 27an, FPEMPRESAren 8. Kongresuan egon zen ERAIKEN.
Etorkizuneko LHko zentroa eraikitzen izenburupean, eta bi egunetan zehar, ikastetxeek epe ertainean izango dituzten erronkei, beharko dituzten tresna digitalei eta enpresek ikastetxe horiekiko eta ikasleekiko izango duten zereginari buruzko eztabaidak izan ziren Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

Biltzarrean, hainbat sektoretako 30 hizlarik parte hartu zuten, akademikotik hasi eta erakundeetaraino, etorkizuneko Lanbide Heziketari balioa emateko eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Txostenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Clara Sanz Lanbide Heziketako idazkari nagusiarena; Jorge Arévalo Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordearena; Mónica Moso CaixaBank Dualizako LHri buruzko Ezagutza eta Berrikuntza Zentroko arduradunarena; Miguel Soler Valentziako Erkidegoko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako idazkari autonomikoarena; eta hainbat enpresen eta Lanbide Heziketa ikastetxeen ordezkarienak.

Halaber, kongresu horren esparruan, hainbat bisita egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako zentroetara, praktika onak partekatu ahal izateko.