Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, Euskal Enpresa & Lanbide Heziketa urteroko ekitaldia egin zen, Confebaskek antolatuta. Ekitaldian zehar, diplomak eman zitzaizkien Lanbide Heziketa Duala egin duten eta LP (Lantokiko Prestakuntza) moduluan parte hartu duten ikasleei.
Eraikeneko 5 ikaslek diploma jaso zuten, euren lana eskertzeko eta goraipatzeko, iaz Euskadin Lanbide Heziketako praktikak egin zituztelako, eta ikasturte honetan gradu berri bat ikasten jarraitzen bait dute Eraikenen.
Sarituak
- Jokin Fernandezek, iaz CC2 amaitu eta aurten OC3 hasi berri du
- Sehila Diaz, iaz OR2 amaitu eta aurten PE3 hasi berri du
- Adrian Sainz, iaz IF2 eta aurten IC2 hasi berri du
- Patric Dilan Chavez, iaz IF2 eta aurten MI3 hasi berri du
- Gaizka Martinez de Marigorta, iaz IC2 eta EE3 hasi berri du