Menu

Category : Eraiken

Euskararen eguna ERAIKENEN

Euskararen eguna, abenduak 3an bada ere, guk atzo ospatu genuen Eraikenen, tarte batez eskolaren egunerokotasuna hautsi eta ikasle eta irakasleok herri kiroletan aritu ginen, ondoren hamaiketako goxo-goxo batekin eman genion amaiera ekimari. ERAIKENek ere euskaraz bizi nahi du!

Kontsumo ia nulodun etxebizitzak

Ingurugiroa errespetatzeko, jasangarritasuna helburu duen efizientzia energetiko: KONTSUMO IA NULODUN ETXEBIZITZAK. Gasteizko bigarren hezkuntzako 500ikasletik gora gure eskola bisitatuko dute, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ditugun proposamen ezberdinak ezagutzeko. Contribuir a sostenibilidad medioambiental, objetivo de las experiencia educativa #EFICIENCIAENERGÉTICA: CONSUMO ZERO EN HOGAR. mas 500 estudiantes @eso @vitoriagasteiz conocerán propuestas contra #CambioClimatico. @vg_cea #COP25Madrid @COP25 #Compromisosostenibilidad @FPeuskadi pic.twitter.com/aiP4FdmPzi — CIFP ERAIKEN Vitoria (@cifpERAIKEN) December 9, 2019  

ERAIKEN Connect 2019an egon da

ERAIKENeko irakasle eta iksle ohiak Ikaslan Arabarekin batera Connect 2019ra, Europa Jauregian, joan dira, arlo Elektrikoaren eta Telekomunikatiboen elkartzen gunean. Informazioa gehiago: http://www.connectcongress.es/es/

Bioeraikuntza proiektu batera bisita Ollobarrenen

Pasa den asteazkenean,azaroak 27, Ollobarrenen (Nafarroan) Bioeraikuntzan oinarritutako etxebizitza baten eraikuntzara egin zuten Eraikuntzako ikasle batzuk bisita. Goiza Bioeraikuntzaren inguruko azalpenekin hasi zuten, eta ondoren praktikan jarri ahal izan zuten. Eraikuntza sistema hau gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, ingurugiroan eragin gutxiko materialekin edo material ekologikoekin lan egiten dute, kasu honetan lastoa eta buztinarekin, eta eraikuntzan gure ekarpen txikia egiteko aukera ere izan dugu.

Oinezkoentzat bidea Eraikenen sarreran

Egun Eraikenen sarreran dagoen oinezkoentzako bidean andamio batek ostopatzen du, beraz , ibilgailuak eta oinezkoak bide berdinetik ibiltzen dira,honek dakartzan arriskuekin. Prebentzioko eta Egurreko 2.mailako ikasleek, Eraikuntzako ikasle baten laguntzaz, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea mugatzea erabaki dute, arriskuak murriztuz.

GIRL TECH Erasmus+ KA2

Gasteizko ERAIKEN – CIFP Construcción LHII-k 6. Girls Tech topaketa hartu du. · Urtarrilaren 29 eta 30ean, 8 europar estatutako ordezkarik ERAIKENen emakumeek STEM (science, technology, engineering eta mathematics) arloetan duten parte-hartze eskasaz hausnartuko dute. Ondoren eskolan erabilitako zenbait erreminta ezagutu ahal izango dituzte, beraien herrialdeetan aplikatzeko asmoz. · Emakumeen presentzia LHko goi eta erdi mailako zikloetan %40 ingurukoa da Euskal Herrian eta Araban. Ziklo teknologikoetan, ordea, zenbaki hau %3 eta 10 artera mugatzen da. ·Topaketan Osasun, Gizarte Zerbitzu eta […]