Menu

Category : Eraiken

MATRIKULAZIO EGUTEGIA 2021-2022

Matrikula librea egin ahal izango da 2020ko apirilaren 3ko EHAA-ean agertzen diren baldintzak betetzen badira. Informazio gehiago: LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Blower door saiakera batera bisita

Alin, Gasteizko etxebizitza baten, lehen blower door saiakeran parte hartzeko aukera izan genuen Eraikeneko ikasle eta irakasleok Ig karraturen, Osean Asquitecturaren Serconeviren eta Trafelcon-ren eskutik. Etxebizitzaren inguruko informazio gehiago: https://igkarratu.com/portfolio/vivienda-unifamiliar-en-ali/ Blower Door saiakeraren inguruko informzioa: http://serconevi.com/?page_id=14

El Correoko gaurko artikulua (Gaztelaniaz)

https://www.elcorreo.com/content-local/eraiken-cursos-de-formacion-en-el-uso-del-hidrogeno/

EMAKUMEAK ERAIKUNTZAN

Gipuzkoako EHAEOk, Gipuzkoako AATEOk  EAGIk eta ASCONGIk bat egin dute eta Emakumeak eraikuntzan: aldaketarako solasaldia jardunaldia antolatu dute, martxoaren 23an (12:00-14:00) egingo dena Gipuzkoako Bazkundean. Helburua da belaunaldi berriak kontzientziatu eta beraientzako inspirazio-iturri izatea, obran berdintasunerako bidea eraiki ahal izateko. Margolariak, igeltseroak, errementariak, obra-buruak… Egunero eraikuntzan lan egiten duten emakumeen adibideak egon badaude, baina ez dira ikusten, ikusezinak baidira oraindik oso maskulinizatuta dagoen sektore honetan. Topaketa honetan, beraz, horietako batzuk ikusiko ditugu beren bizipenen bidez. Jardunaldiak iraungo dituen bi orduetan, haien iritziak eta esperientziak modu atsegin, zintzo eta […]

Baransuk, Aretxabaletan (Aranan) duen etxebizitza biopasibo baten eraikuntza lanetara bisita

3D inpresora eduki ezean, eskuz eginiko biserak

Gure lankidea eta ERAIKENeko irakaslea dugun Pedrok, bideo tutorial bat egin du, eskuz eta modu errazean oso erabilgarria den bisera bat nola egin azaltzen digu. Eskerrik asko Pedro!  

Gure ekarpen txikia osasun sistemari, biserak sortzen gabiltza

ERAIKENetik gure ekarpen txikia egin dugu, eskolan dugun 3D inpresora baliatuz biserak egiten gabiltza, guzti hau Arabako beste Lanbide Heziketako zentroekin elkarlanean.

ERAIKENek Eibarren ospatutako Lanbide Heziketako IX. IKASENPRESA azokan parte hartu du

Otsailaren 6an, 2IA2 taldeko ikasleak, “Woodclass S. Coop.” ikasenpresa ordezkatuz, Eibarrera joan zira LHko IX. IKASENPRESA azokan parte hartzeko, bertan saltokian lan egin eta bere artikuluak eskaini ahal izan zituzten: loreontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarria. Bi loreontzi saldu zituzten, eta aste honetan salgai egongo dira gure ikastetxean. Azokak Euskal Autonomi Erkidego osoko LHko 2240 ikasle bildu zituen ostegunean, eta Unzaga eta Txantxa Zelaiko hiru karpak bete zituzten. Ikasle eta stand kopuruan kontuan hartuta edizio ugariena izan da. 444 enpresa txiki […]

ERAIKENek urtarrilaren 29an, Eskola Enpresen azokan parte hartu zuen

Urtarrilaren 29an, Araba Ekintzailetza Eskola Enpresen Azokaren edizio berria egin zen, Arabako 7 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 65 proiektu eta negozio ideien partaidetzarekin. ERAIKENE izenan WOODCLASS ikasenpresa, instalazio- eta altzari-zikloko ikasleek osatua eta lorontzi ekologikoak eta mugikorretarako euskarriak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen dituena, dena eskuz egina. Ikasenpresa programaren barruan Arabako LHko zenbait ikaslek ikasturte honetan egin dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea du helburu ekimen honek. Inauguraziora gonbidatutako agintari eta politikariek, hala nola Maider Etxebarriak, Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Pilar García de […]

Euskararen eguna ERAIKENEN

Euskararen eguna, abenduak 3an bada ere, guk atzo ospatu genuen Eraikenen, tarte batez eskolaren egunerokotasuna hautsi eta ikasle eta irakasleok herri kiroletan aritu ginen, ondoren hamaiketako goxo-goxo batekin eman genion amaiera ekimari. ERAIKENek ere euskaraz bizi nahi du!