Menu

Category : Ikasleak

Araba Ekinean Ikasenpresa azoka

Urtarrilaren 30ean, Arabako 5 ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 59 negozio-proiektuk parte hartu dute Eskola Enpresen Azokaren 20. edizioan. JDB, JANA, UTILES CONSTRUCTICOS eta HARADAVA ikasenpresak, eraikuntzako, obretako eta zurezko GM zikloetakoak, Santa Barbara plazako pergolara joan ziren ERAIKENen ordezkari gisa. Ekimen honen helburua ikasturte honetan LHko Arabako hainbat ikaslek Ikasenpresa programaren barruan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleiho izatea da. Produktu eta zerbitzuen katalogo askotarikoan, hondakinei balioa ematearekin, materialak birziklatzearekin eta pertsonen bizitza errazteko gailu eta aplikazioekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira.

Publikatu dira otsaileko azterketa ofizialak

Hementxe azterketen data eta ordutegiak  

Lanbide Heziketan sartzeko probetan izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 10era bitartekoa izango da

Lanbide Heziketako zikloetara zuzenean sartzeko eskatzen den titulazio akademikorik ez baduzu, apirilaren 19an eta 20an egingo diren sarbide-proben bidez egin dezakezu. Horretarako, izena eman behar duzu otsailaren 10a baino lehen, eta azterketa-eskubideak martxoaren 10a baino lehen ordaindu. Izena zentro hauetakoren batean eman daiteke (ikus hemen) edo ikasgunearen bidez. Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta ikasleek aukeratzen duten hizkuntza erabakiko dute. INFORMAZIO GEHIAGO

ERAIKENeko ikasleei esker on. Euskal Enpresa & Lanbide Heziketa, urteroko ekitaldia

Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, Euskal Enpresa & Lanbide Heziketa urteroko ekitaldia egin zen, Confebaskek antolatuta. Ekitaldian zehar, diplomak eman zitzaizkien Lanbide Heziketa Duala egin duten eta LP (Lantokiko Prestakuntza) moduluan parte hartu duten ikasleei. Eraikeneko 5 ikaslek diploma jaso zuten, euren lana eskertzeko eta goraipatzeko, iaz Euskadin Lanbide Heziketako praktikak egin zituztelako, eta ikasturte honetan gradu berri bat ikasten jarraitzen bait dute Eraikenen. Sarituak Jokin Fernandezek, iaz CC2 amaitu eta aurten OC3 hasi berri du Sehila Diaz, iaz OR2 […]

ERAIKEN – PREBENTZIOA SAN PRUDENTZIO FUNDAZIOAREN XXII KONGRESUA

Azaroaren 8an, ERAIKENeko prebentzioko irakasle eta ikasleak San Prudentzio Fundazioaren XXII. Kongresuan izan ginen, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruz. Edizio honek osasun mentalaren egungo gaia jorratu du eta lan-inguruneak osasun mentalean nola eragin dezakeen (arrisku psikosizialak), “Osasun emozional gehiago, absentismo gutxiago” lelopean. Izan ere, 1.000 milioi pertsona buruko nahasmenduekin bizi dira, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 15, eta kalkuluen arabera, 12.000 lanaldi galtzen dira urtero depresio- eta antsietate-egoeren ondorioz. Azken horiek laneko bajaren bigarren arrazoia dira, gihar eta eskeletoen […]

FERIAD ‘IP 2022, Instalatzailearen 2. Feria Profesionala

Eraikeneko ikasleek, Eagi eta Construcción Bizkaia homologoekin batera, FERIAD ‘IP 2022 Instalatzailearen 2. Feria Profesionalean parte hartu dute. Azoka hori FICOBAn (Irun) antolatu du ADIP Espainiako Elkarteak (Eraikuntza Lehorreko, Sabai Faltsuetako, Isolamenduetako eta Estalduretako Sistemen Instalatzaileak). Feriaren hiru egunetan, Euskadiko lanibide heziketako ikasleek azokako standetan ikusgai dauden materialekin nola lan egin erakutsi diete bertaratutakoei. Ana Fadrique eta Alberto Bermúdez egon dira Eraikeneko ikasleekin, erakustaldi horietan laguntzen.

Ikasleak: Klimametrajea

Klima-aldaketari buruzko film laburren gazteentzako I. lehiaketa Informazio gehiago

Asteklima 22

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa biziko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak EEE eta Ihobe bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena. Ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa den energia- eta klima-trantsizioaren aurrean. ASTEKLIMAko programa oso zabala da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduera interesgarri asko daude. Agenda, hemen. Araban, adibidez:

IKASLEAK: Kurtso hasierako aurkezpenak IRAILAK 8

Bihar Irailak 8, kurtso haierako aurkezpenak burutuko dira Eraikenen: Erdi Mailako Zikloak: 10etan Jon Velez Aretoan Goi Mailako Zikloak: 11etan Jon Velez Aretoan

IKASLEAK: Lurralde historikoko startupentzako laguntzak

Lurralde historikoko startupentzako laguntzak Bind 4.0 azeleragailua edizio berri bat prestatzen ari da, industria adimenduna, energia garbiak eta osasunerako eta elikagaien industriarako teknologiak ardatz dituena.   Informazio gehiago: https://bind40.com/open-innovation-acceleration-program/